Sahararen aldeko Getxoko ATFAL Elkarteak 11.000 eurotik gorako dirulaguntza jasoko du Udalarengandik, udan bederatzi neska-mutiko saharar hartzeko, "2004ko Oporrak Bakean" egitasmoak dakartzan gastuei aurre egin ahal izateko. Batetik, Tindufeko umeen hegazkin-txartelak ordaintzeko izango da dirua, eta horretara 4.200 euro inguru bideratuko dira. Gainontzeko dirulaguntza, 7.000 bat euro, Udalak eta ATFALek uztaila eta abuztuan zehar familia getxoztarretan haurrak hartzeko "Oporrak Bakean" egitasmoa kudeatzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!