Badator, badator, uzta dator. Eta uztarekin batera
Araba Euskaraz aurkeztera gatoz. Badakizue non dagoen Arabako Errioxa? Bada bertan Bastida ikastola dago, orain dela ea 25 urte grinaz beterik hasi zen egitasmo handia. Halaxe baitzirudien orduan 7 ikasleekin hasi zen haur eta lehen hezkuntza. Hala ere, 2003-2004 ikasturtean 132 ikaslez osaturiko ikastetxetxoa izango dugu. Eta zuzen diogu zentroari, txiki-txikia geratu baitzaigu. Horixe da, beraz, 2004ko Araba Euskarazi eskatu nahi dioguna: ikastola berria. Hori dela eta, guztiok gonbidatzen zaituztegu euskal kultur ekintzaz osaturiko urtea gozatzera eta parte hartzera: jaiaz lehenengo eta, herriko batzordeak antolatuko dituen ekintza kulturalaz. Hortaz, lagun diezaiegun toki handiagoa behar duten umeei, orain arte bezala, euskara zabal dezaten.
Abestia entzun
Ibilbidea eta egitaraua ikusi