Getxoko "Enplegua Indartzen Plus" programan izan direnetatik erdia dago lanean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 21a, 21:53

Getxoko Enplegua Sustatzeko Udal Zentrua-Behargintzak, "Enplegua Indartzen Plus" ekimenaren barruan antolatutako ikastaroetan parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma jaso dute 93 lagunek gaur goizean. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Gizarte Fondoak finantziatu eta sustaturiko programa da, eta bere helburu nagusia enplegu-hobi berrien eremuan udalerriko langabetuen laneratzea erraztea da, bai inoren konturako lanean baita nork bere lana sortzeko esparruetan, Jose Manuel Etxebarria Ekonomia eta Giza Baliabide zinegotziak gogoratu duenez. Ikastaroetan izan direnen 93 lagunetik 49 lanean dira gaur egun.

Zinegotzia bera eta Luis Fernando Urkiola Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntzako zuzendari nagusia arduratu dira, hain zuzen ere, diplomak banatzeaz, Algortan egindako ekitaldian.

Bereziki emakumeei begira

"Enplegua Indartzen Plus" egitasmoa lana bilatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei dago zuzenduta oro har, eta emakumeei, bereziki.

Egitasmoan parte hartu duten 93 lagunen ehuneko 70, hau da, 73 emakumeak dira. Ikastaroetan parte hartu duten guztietatik, 71k praktikak egin dituzte enpresetan eta 49 lanean dira gaur egun.

Programaren barruan eskaini diren ikastaroak honako hauek izan dira: Interbentzio Psiko-soziala haurtzaroan; Interbentzio soziala eta pertsonaren artatzea, lizentziatuentzako bi hauek; zaharren etxe eta ospitaletako garbiketa laguntzailea; zaharren etxe eta ospitaletako mantenimendu langilea; laguntza geriatrikoa; sukaldari laguntzailea kolektibitateetan; eta laguntza bidezko enplegua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun