Azkenean... OPORRAK - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 21a, 21:53

Atzo uda heldu zen, eta egun berotzuak izaten ari gara.

Askok hondartzara doaz, lehen baino lehen beltzaran jartzeko. Baina beste batzuk oraindik ezin gaitezke joan, lanean daudelako edota azterketak bukatu ez ditugulako.

Bihar gabean, nire lagunak Leioako sutean egongo diren bitartean uda eta oporrak ospatzen, ni etxean egongo naiz, ikasten. Ostiralerarte ez ditut azterketak bukatuko eta egun horretan jaietara joateko asmoa dut. Baina hemen izango dut arazoa, nora joan? Asteburu berdinean Leioa eta Sopelako jaiak ospatuko dira eta San Juanetan egon ez naizenez Leioara joan nahi dut, baina beste alde batetik urtero joan naiz Sopera eta aurtengoak galtzea pena ematen dit.

Abuztuan ere berdin egingo dute Bilbo eta Donostiako jaiekin. Bilbokoak aurreratu dituzte Donostikoekin bat eginez.

Bertan ere aukeratu behar izango dugu, bietara ezin gaitezkeelako joan, irailaren batean azterketak hasten baitira.

Baina beno, hemendik uda on bat opa dizuet eta azterketak bukatu ez duzuenontzako ANIMO eta SORTE HANDIA!

Laister amaituko dugu eta!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun