Zehazki noren ardura den gai bati buruz arituko naiz oraingoan. Ekainaren 15etik bost euro ordaindu behar dira Sopelako Barinatxe hondartzako parkingean kotxea uzteagatik. Gainera, Arrietarara bidean errepidea moztu dute langa batez, eta hondartzetan zein tabernetan lan egiten dutenek oinez joan behar dira egun osoan. Noren ardura da: Bizkaiko Foru Aldundiarena edo Sopelako Udalarena? Bidezkoa al da? Eta are gehiago, nork egiten du negozioa horrekin?
Ez da bidezkoa, hondartzetako erabiltzaileek arazo horiek ordaindu bahar izatea. Agian, hondartzak jende barik geratzea nahi dute edota autobusak erabiltzea bultzatu.
Hondartza denona da, ez korbatadun lapur batzuena bakarrik. Bertara joaten diren familiek 15 euro uzten dituzte horretan. Noiz arte jarraituko du egoerak? Arazoa konpondu beharko dugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.