Erromoko Santa Eugenia kalean hutsik zegoen etxebizitza gaztetxe bihurtu dute hainbat gaztek. Bertan, "inor baztertu gabe, auzotar guztientzako topagunea" sortu nahi dute. Besteak beste, musika eta antzerki tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak eta abar eskaini nahi dituzte bertan. Hain zuzen ere, gaztetxearen alde egiteko, bihar 20:00etan, Areetako Xake plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.