Jazz doinuek alaituko dute Sopelako San Juan gaua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 22a, 23:57
Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, Sopelan ere hainbat ekitaldi egingo dituzte San Juan gaua ospatzeko. Besteak beste, 19:00etatik aurrera, gimnasia erritmiko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da udal pilotalekuan. 21:30ean, berriz, Urkorantz abiatuko dira kalejiran udaletxe plazan bildutakoak, Amama Luisa Bras Band taldearen jazz doinuez lagundurik. Bertara heltzean sua piztu eta txokolatea egongo da guztientzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun