Ohiturari jarraituz, San Juan sua antolatu dute biharko Algortako euskal kultur taldeek. Besteak beste, 20:00etatik aurrera, txistulari, albokari eta trikitilari kalejirak abiatuko dira auzoko hainbat bazterretatik, ordu erdi beranduago, Telletxe plazan elkartzeko. Bertatik San Nikolas plazara zuzenduko dira talde guztiak. Azkenik, ume jolasak, bertsolari txikiak, txokolate jana, abeslariak, musikariak eta San Juan sua izango dute, 21:15etik aurrera, bertan bildutako guztiek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.