Algortako Amnistia tabernan ere festa antolatu dute San Juan gaua ospatzeko. 20:30etik 22:30era, akelarre giroan egingo den jaian, sutea ere izango da eta nahi duen guztiarentzat txokolatea. "Espetxe txiki bat erreko dugu. Eta musika egongo da, jakina, udako gauan presoak ere gurekin izan daitezen", adierazi dute Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. Gainera, 21:00etan mendiko bizikleta zozketatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.