Europako skaterrik onenak egongo dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 22a, 23:58

Urtero bezala, San Juan bezperan skaterren topagune bihurtuko da Arrigunaga hondartzan dagoen La Kantera Skate Parkea. Bizkaia y Patina klubak antolatuta eta Getxoko Udalaren dirulaguntzaz, nazioarteko skater profesionaleen eta tokiko skaterren erakustaldiak, musika emanaldiak, bideoproiekzioak, parrillada eta abar egongo dira egun osoan Poolparty jaialdian. 2000 urtetik antolatzen dute jaialdia skaterrek, hain zuzen ere, Arrigunagan pool-a eraiki zenetik. Baina aurtengoa berezia izango da. Izan ere, La Kanteran egin diren zaharberritze lanen ondoren, parkearen inaugurazioa egingo da bihar. Besteak beste, Europako onenetarikoen artean dagoen Alain Goikoetxea skater profesional getxoztarrak parte hartuko du ekitaldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun