Iñaki Hidalgo Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazioko diputatuak, Angel Gondra Euskal Kostaldea Bizkaia elkarteko presidenteak eta Alex Ubago abeslariak berak aurkeztu zuten atzo, Kostaroa 2004, Bizkaiko Foru Jauregian; baita Ubagok Ereagan eskainiko duen kontzertua ere, programako lehendibiziko jarduera, alegia. Ordu eta erdiko iraupena edukiko du emanaldiak. "Denon artean gurea kanpoan saltze da programa berri honen helbururik nagusiena", Gondrak aipatu duen bezalaxe.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bizkaiko hainbat herrik ekitaldi ezberdinak antolatuko dituzte Kostaroa 2004 programa barruan. Horrela, azokek, kontzertuek, tailerrek eta festek garrantzia handia izango dute honen garapenean. Hortaz, Portugaleten, Getxon, Sopelan, Plentzian, Gorlizen, Bakion, Bermeon, Mundakan eta Gernikan ere jaialdiak egingo dituzte.