Txosnetako Jai Batzordea: "Jaiak herriak antolatu behar ditu, ez kultur koordinatzaile batek"
Jaiak kultur koordinatzaile batek antolatu beharrean, herriak antolatu behar dituela uste duten arren, Txosnetako Jai Batzordeko kideek ez dituzte jaiak ordezkatu nahi, UK aldizkarirako egindako elkarrizketan adierazi dutenez. Hori dela eta, txosna inguruetan baino ez dituzte egiten jarduerak. Aurten, egun osoa ekintzez beteko dute.
Besteak beste, ideia honekin bat datozen hainbat erakundek osatzen dute Txosnetako Jai Batzordea: AEK, Kraska Gazte Konpartsa, Ikasle Abertzaleak, Lilo Gorriak, Betiko Ikastola, Presoen Lagunak, Leioa Abian, Gazteak eta Gaztetxea. Denen artean diru iturriak, antolaketa, koordinazioa eta programazioa erabakitzen dute.
Ikusi egitarau osoa agendan
Andrak elkarteak irakurriko duen pregoiak eta txupinaren jaurtiketak emango diete hasiera, asteazken honetan 20:00etan, Leioako San Juan jaiei. Igandera bitartean, mota guztietako jarduerekin gozatzeko aukera izango du herrira hurbiltzen den guztiak. Koadrilen arteko txapelketak, musika, kirolak eta dantzak izango dira nagusi adin guztietara begira antolatu den egitarauan. Jaiak denen parte hartzeaz egin daitezen eskatzeko, berriz, Txosnetako Jai Batzordeak ere jarduera ugari antolatu ditu. Izan ere,