Gazte informaziorako laguntzak jasoko ditu Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 23a, 19:14

Bizkaiko Foru Aldundiak, guztira 373 mila euro emango die, erakunde publikoei zein irabazi asmorik gabekoei, gazte informaziorako bulegoak bultzatzeko. Horietako zati bat Sopelako Udalak jasoko du. Hain zuzen ere, Bizkaian Gazte Informazio Zerbitzuak sortu eta kudeatu, bulego horiek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetu eta teknologia berrien bidez zentro guztien artean elkarrekintza sustatzeko emango dituzte dirulaguntzak, Aldundiak atzo onartutako dekretuaren arabera.

Besteak beste, informazio zerbitzuak mantendu, ikastaroak eta jardunaldiak antolatu, argitalpenak erosi, teknologia berriak erabili eta informazio gidak egiteko erabiliko dute dirua. Baita Gazte Informazio Zerbitzuak abian jartzeko gastuetarako ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun