Testuak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez dituen liburu honek hiru herrigune nagusien aniztasunean oinarritzen da bereziki; Altzaga, Astrabudua eta Erandio Goikoa alegia.
Zehazki, 112 orrialde eta koloretan egindako 122 argazki ditu. Argazki asko airetik egindakoak eta formatu handikoak dira. FOAT (Fotografía Aérea y Terrestre) enpresak argazki-lanetarako bereziki diseinatu zuen hegazkinetik egindakoak. Irudien dokumentazio-fondo zabal batetik aukeratu ziren argazkiak.