Aurten seme-alabak izan edota 1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familia erandioztar guztiei zuzenduta dago kanpaina: familia euskaldunei, gurasoetako bat baino ez denean euskalduna, zein erdaldunak direnei.
Horrela, seme-alaba jaioberriaz zoriontzeko Mikel Arieta-araunabeña alkateak berak sinatutako gutuna bidaliko da etxeetara. Gutunarekin batera liburuxka bat ere bidaliko zaie, umeen inguruko giroa euskaraz garatzeko aholkuak ematen dituena. Beti ere gurasoen euskara-mailaren arabera. Opari osagarritzat belaki bat ere emango zaie.
Urte batetik gorako umeak dituzten familiei ere bidaliko zaizkie gutuna eta liburuxka, baina kasu honetan, udan gaudela ikusita, mahukatxo pare bat oparituko zaie.