Osatu berri duten talde honetan, udal arduradunekin batera, honako hamar GKEk, elkartek eta parrokiek hartzen dute parte: Ayuda Más, ECCA Romo, Getxo Sahararen alde-ATFAL, Lagun Artean, Mary Ward Fundazioa, Medicus Mundi Bizkaia, Mugarik Gabe, Perualde, San Martin de Tours parrokia eta Zabalketa. Imanol Landaren arabera, talde hauek azken urteotan Getxoko Udalarekin izan duten inplikazioagatik izan dira aukeratuak, udalerrian bertan sortu diren ekimenak bultzatu dituztelako edo bere ekitaldiak Getxon eraman dituztelako aurrera. Esate baterako, Getxoko Udalak gai hauetan bultzatutatko sensibilizazio eta konzientziazio politiketan.
Iraunkorra izan nahi duen lan talde honetan jorratuko dituzten gaiek, udal politika orientatzeko balio izango dute, besteak beste, diruz lagundutako proiektuen gainean edo bultzatu nahi dituzten sensibilizazio politiken gainean.
Azkenik, Udal Gobernu Batzordeak Garapen Lankidetzan parte hartzen duten elkarte desberdinen arteko topagunea izan nahi du, guztien helburuak lortzeko esfortzuak eta energiak batuz, beraien arteko sinergiak ahalbideratzeko.
EAEko laugarren udalerria
Getxoko Udala duela 12 urtez geroztik ari da garapenaren aldeko politiketan lan egiten eta lan hau urtetik urtera garrantzi gehiago joan da hartzen. Gaur egun, Garapen Lankidetzarako Sailak 465.000 euroko aurrekontua du, udal aurrekontuaren %0,7a. Era honetan udal getxoztarra EAEn laugarrena da mota honetako politikei baliabideak ematen, hiru hiruburuen (Bilbo, Donostia eta Gasteizen) atzetik.
Legegintzaldi honetan sail honek Presidentzia sailaren barruko zinegotzigo zehatza du eta laster beste teknikari bat lanean hastea espero dute, gaur egun dagoenarekin batera aritzeko. Gainera HEGOA enpresa kontratatu dute, Udalak ezarritako irizpideen arabera, diruz lagundu nahi dituzten proiektuak aukeratzen laguntzeko.