"Baina, datozen lau urteetan, eskaintzen ditugun enborrezko ikasgai guztiak euskaraz eman behar ditugu. Gertatzen dena da orain ari garela hitz egiten iraganeko hitzak erabiliz. Benetan, eta nik hala uste dut gertatuko dela. Europako unibertsitate esparrura abiatzen bagara eta tituluen eredu berriak ezartzen badira, uste dut gradu-titulu guztiak euskaraz eskainiko ditugula", azaldu du.
Kasu horretan, bere iritziz, graduondoko tituluei dagokienez zein eratako hizkuntza eskaintza egitea izango da erronka, hau da, doktorego ikasketei eta masterrei dagokienez. "Hor uste dut eskemak aldatu beharko ditugula, eta hasi beharko dugula pentsatzen hainbat titulu ingelesez emango ditugula, eta ez euskaraz edo gaztelaniaz, beste hainbat euskaraz bakarrik, eta besteren bat gaztelaniaz bakarrik, eta baliteke titulu batzuk hiru hizkuntza horietako bitan ematea", gaineratu du.
Graduondoko tituluei dagokienez, gauzak "beste era batera" diseinatu beharko dituztela ziurtatu du EHUko errektoreak, "tituluen egitura eta filosofia eta planteamendu guztia berria izango delako, eta orain arteko ereduek ez digutelako balioko", azaldu duenez.