Oscar Valdizan Getxoko udaltzaina omendu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 24a, 23:08

Oscar Valdizan Delgado udaltzaina omendu dute gaur arratsaldeko lehenengo orduotan Udaletxeko Batzar Areto Nagusian egindako ekitaldi batean. Udaltzain honi, joandako apirilaren 27an Neguriko Akaziak kaleko etxe batean gertatutako sutean izan zuen jokaera adoretsuagatik agertu diote esker ona udal agintariek.

Iñaki Zarraoa alkatearen eskutik jaso du eskutitz bat, aipatutako sutean izandako jokaeragatik esker ona emanez, su hartu zuen etxeko jabea sugarren artetik onik atera zuelako.

"Udaltzainaren jokabide honek, bere osotasun fisikoarentzat oso arriskutsua izan zen arren, bere profesionaltasuna, efikazia, azkartasuna eta ardura agerian utzi zuela" azpimarratu du Zarraoak, horri esker biktima bera onik ateratzea ahalbidetuz. Oscar Valdizanek 32 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 2001 urteaz geroztik dago Getxoko Udaltzaingoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun