Bestetik, astelehenean udal erregistroan aurkeztutako Jai Herrikoien Aldeko mozioa irakurri dute Getxo Biziako ordezkariek. Bertan www.manifestua.org orrian irakurri daitekeen eta Bilboko konpartsekin batera beste gizarte eta kultur talde askok bultzatutako manifestua aintzat hartzea proposatzen diote udalari. Eta aldi berean adierazpen askatasunean oinarritutako jai herrikoien eredu parte hartzailearen alde egitea eta udalerriko jai batzordeei laguntza eta babesa eskeini eta biderkatzea.
Azkenik PP eta PSOEko ordezkariek Getxo Biziaren "ahotsa isilarazteko" gaur bertan egin duten "enegarren maniobra" salatu nahi izan dute plataformako kideek. Euren hitzetan, "Getxo Biziak udal hauteskundeetan jaso zuen milaka herritarren babesa du, ez gehiago, ez gutxiago, eta babes horren zilegitasunez ari da lanean. Dagokigun ordezkaritza ezagutua eta egikaritua izatearen alde egingo dugu tinko, eta ez dugu inola ere onartuko diktadore kumeek hitz egiteko eskubidea ere uka diezaguten".