Getxoko Udaltzain Etxera deituta ohartu zituen polizia agenteak auzokide batek. Horiek bi gazteak atxilotu zituzten ostutako gauzak aldean zeramatzatela eta Algortako Andres Cortina kaletik ihesean zihoazela, polizia iturrien arabera.
Atxilotuak, Berangoko D.G.B. eta Urdulizko J.S.A. dira, 28 eta 27 urtekoak, hurrenez hurren. Polizia iturrien arabera, horrelako delituetan aurrekari ugari dute, eta gaur bertan eramango dituzte epailearen aurrera. Gainera, bietako batek epailearengana joateko beste agindu bat omen du. Udalerrian duela egun gutxi autoetan izandako beste lapurreta batzuekin zerikusia duten ala ez ikertzen ari da Getxoko Udaltzaingoa.