Astearte honetan San Pedro eguna ospatuko dute Gorlizko Iberre auzoan, arratsalde eta gauean izango diren hainbat ekitaldiren bidez. Besteak beste, 18:00etatik aurrera, auzuneko txoko guztiak musikarekin beteko ditu herriko Udalaitz txistulari taldeak alaitutako kalejirak. Ondoren, euskal dantza emanaldia eskainiko dute Getxoko Itxas Argia eta Gorlizko Aratz taldeek, San Pedro plazan. Azkenik, sandin jana herrikoia egingo da, "El Charro y sus Mariachis" taldearen erritmo mexikarrez lagunduta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.