Gizon bat atxilotu dute Sopelan kotxe batetik sakeleko telefonoa lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 28a, 22:56

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko marokoar bat atxilotu zuen igande honetan Sopelan (Bizkaia) auto batetik sakeleko telefono bat lapurtzea leporatuta, Polizia autonomoko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Gertaera atzo arratsaldeko 18,30ak aldera izan zen. Emakumezko bat bere berebilean zegoen leihoak zabalik zituela eta, kopilotuaren jesarlekuan zegoen sakeleko telefonoa lapurtu zion orduan gizonak.

Emakumeak kotxea martxan jarri zuen eta gizonezkoari segika hasi zitzaion baina une horretan bertan istripua izan zuen. Ertzaintzako patruila bat istripuaren lekuan agertu zen berehala eta R. B. gizonezkoa atxilotu zuen, bertatik baitzegoen oraindik. Agenteek poliziaren egoitzara eraman zuten atxilotua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun