Hona hemen Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak okupatutako etxea aurkitzeko beharrezko planoa. Jada ez duzue aitzakiarik laguntzera ez etortzeko!! Animatu eta parte hartu!!
Nahiz eta larunbatean 13:00ak aldera Ertzaintza etxera agertu eta 25 bat pertsona identifikatu, okupazioak aurrera darrai!! 25 pertsona identifikatuei elkartasuna adierazteko sinadura bilketa bat martxan jarri da.
OKUPAZIOA AURRERA!!
Bestalde, gogoratu beharra dago aste bat lehenago, Erromon ere etxe bat okupatu dela eta gogor lanean dabiltzala hauek ere. Bi okupazio berri hauek, Getxoko udalak gazteriari zer eskaintzen dion agerian uzten dute.