Gazteak 50 bat metrora bidali dituzte eta kotxerik pasatzen ez dute utzi Aingeruen Etorbidea amaitu eta Gustabo Adolfo Becquer kalea hasten den gurutzagunetik aurrera. 12:00ak aldera, berriz, dozenaka gazte zegoen bilduta jada, Anboto eta Aingeruen Etorbidearen arteko bidegurutzean. Bertan egindako asanbladan, hainbat protesta ekintzei ekitea erabaki dute gazteek. Besteak beste, manifestazioan abiatu dira Algortako kaleetatik. Eta arratsaldean ere deialdia egin dute 20:00etan Gaztetxetik abiatuta.
Gaiaren inguruko albisteak:
Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)
Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)