Udaleko zinegotzi guztien bizia arriskuan jarri izana leporatu dio EAJri Luis Almansa PSE-EEko bozeramaleak. Atzo emandako prentsaurrekoan, zinegotzi sozialistak adierazi zuenez, "ETAri laguntzeagatik Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako kartzela zigorra betetzen amaitu zezan", udaletxerako sarrerako scaner-a zaintzeko arduraduna atxilotu omen zuen Ertzaintzak, udal egoitzan bertan. Hori dela eta, erantzukizun politikoak beregain hartzeko eskatu dio Iñaki Zarraoa alkateari.
Horrekin batera, 1999tik hona, euren senideei bisitan joateko eragindako gastuak ordain ditzaten, ETAko presoen familiarrei "inolako kontrolik eta frogagiririk aurkeztu behar izan gabe" diruz laguntzen zaiela salatu zuen Almansak. Azkenik, aurtengo agintaldiaz gain, Ezker Batua udal gonernuan sartu izana gogor gaitzetsi zituen PSE-EEko bozeramaleak, "aurreko agintaldiko autoritarismoa eta harropuzkeria mantentzen laguntzen duelako".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.