San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 2a, 16:19

Azken egunetako desalojoak direla eta, "gazteak berriro ere kale gorrian" utzi dituztela salatzeko, San Nikolas enparantzan mugagabeko akanpada egitea erabaki zuen atzoko asanbladan Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak. Bertan hainbat tailer eta ikastaro emango dituzte ostiral honetan, 17:00etatik aurrera. Besteak beste, ile-luzapenak, fimo, perkusioa, kostura eta euskal dantzak egiteko aukera edukiko dute bertara batzen diren guztiek. Gau partean, berriz, manifestazioa abiatuko da San Nikolasetik, 21:00etan, "aste honetan Algortako gaztetxeek jasan duten erasoen aurka".

Horretaz gain, Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearekin biltzeko asmoa adierazi dute gazteek. Gaur goizean, udaletxe aurrean egin duten konzentrazioaren ostean, hitzordua eskatu dute Zarraoarekin elkartzeko. Izan ere, gazteek eurek kudeatutako lokala herrian beharrezkoa dela adierazi nahi diote pertsonalki alkateari.

Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak kaleratutako komunikatua:

Algortako gazteok berriro ere kale gorrian

Ostiralean Aixerrotako etxe bat okupatu genuen Gaztetxea sortzeko asmoz. Lau egunetan zehar lanean aritu ondoren, zabor pilo bat atera genuen eta jadanik gela batzuk bere betekinetarako zeudenean, asteazkenean indusmakina etorri eta etxea bota zuen, bertatik lau lelokeria bakarrik atera zituztelarik.

Eraso horri erantzuna emoteko, Algortan utzita dagoen kultur etxea okupatu genuen, ostiralean geneukan asmo berberarekin, Gaztetxea sortzea. Ostegunean goizean Ertzaintzak kultur etxea desalojatu du gazteok berriro kale gorrian utziz.

Beste eraso honi erantzuna emateko asmoz, kanpaldia egingo dugu eta ostiralean 21:00etan mania Txiki-Otaegi enparantzatik egingo dugu.

Gaztetxea orain!!!

Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimendua


Gaiaren inguruko berriak:

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)

Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)

Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)

Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun