Gainera, langilearen egoera zein zen ez zekitela nabarmendu zuen Zarraoak. Hala ere, berdin jokatuko zutela gaineratu zuen, "jokabide onagatik epaileak baldintzapeko askatasuna eman ziolako eta, ondorioz, bere eskubide zibil guztiak indarrean zeudelako".
Gaur egun espetxean dago langilea
Patxi Zabala 1992 atxilotu zuten eta urteak kartzelan egon ondoren, baldintzapeko askatasunean atera zen. 2003ko apirilean Getxoko Udalak kontratatu zuen eta 2004ko martzoan berriro ere atxilotu zuten zigorretik geratzen zitzaizkion hiru urte t'erdiak betetzeko, "Gara" egunkariak jakinarazi duenez. Gaur egun espetxean dago.
Espainiako Gobernuko buru zirela, PPk abian jarritako "mendeku politikoari" egotzi dio Zarraoak, kartzel zigorraren gehiengoa bete ostean, hainbat lagunek berriro ere espetxean amaitzea. Patxi Zabalari gertatutakoa "izugarrizko bidegabekeria" iritzi zion Getxoko alkateak.