Punta puntako bertsolariak izango dira bihar Algortako Bertso Jaialdi Mundialean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 6a, 20:51

Bertsolaritzak hartuko du bihar protagonismo osoa Algortako Biotz Alai Plazan, "Bertso Jaialdi Mundiala" antolatu baitute bertan, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bezalako bertsolarien partaidetzarekin. Getxoko Kultur Etxeko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, Getxoko Euskara Zerbitzuak eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako ikuskizun honetan, Egaña eta Lujanbioz gain, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Sustrai Kolina izango dira.

Aipatutako iturrien arabera, planteamendu ausarta, gai bereziak, umorea eta ezustekoak izango dira biharko Bertso Saio Mundialaren ezaugarri nagusiak. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da, eta sarrera dohainik izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun