Uztailaren 5ean honako film laburrak eskainiko dira erderaz: "Las cinco y cinco" (Borja Perez); "Fatal Frisbi" (Rubén Ontiveros); "Carisma" (David Planell); "Ecosistema" (Tinieblas González); "Mar de diamante" (Alfonso Nogueroles); "Final" (José Luis Montesinos); "7:35 de la mañana" (Nacho Vigalondo); "Las superamigas contra el profesor vinilo" (Domingo González); "Lo que el ojo no ve" (José Braña); eta "Profilaxis" (Daniel Sánchez Arévalo).
Biharamunean, uztailaren 6an, euskarazko film laburrei helduko zaie txanda. Saio honetan, "Baina zu... zu al zara? Ez ni ez naiz bere..." (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe); "Sutargi" (Ainara Trigueros); "16" (Xavier Uria García); "Lepokoa" (Safy Nebbou); "Hilotzaren begietan" (Iban Ayesta); "Kaiolaren arima" (Jon Garaño), "Razielen itzulera" (Koldo Almandoz); "Sarabe" (Beatriz de la Vega); "A dar ba kar" (Koldo Almandoz); eta "Nora hoa, Bixente?" (Aitor Arregi) filmak ikusi ahal izango dira.
Zinemazaleek "Gaurik Laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute datorren astean Algortako Biotz Alai plazan. Bertan, zuzendari gazteen 20 film labur eskainiko dira. Astelehenean, hamar film egongo dira ikusgai gaztelaniaz eta hurrengo egunean beste horrenbeste euskaraz. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, sarrera doakoa izanik. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Gaurik laburrena" ekimenaren bitartez, eskaintza interesgarri batez goza dezakete ikusleek, mota ezberdinetako filmeak erakutsiko baitira. Gainera, ekimen paregabekoa da zinemagile berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukera dute.