Urtea amaitu baino lehen hasiko lirateke etxebizitzak eraikitzen, udal arduradunen aurrikuspenak betetzekotan. Horrela, Metroaren linearen eta Olabide kalearen artean dagoen 9.1. poligonoko babes ofizialeko beste 46 etxebizitzekin batera egingo lituzkete. Guzti horietako bat eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da Etxebiden izena eman eta udalerrian erroldatuta egotea.
Tasatutako salneurriko etxebizitzak
Merkatukoak baino merkeagoak diren etxebizitzak egongo liratekeen gune berriak sortzeko interesa adierazi dute udal arduradunek. Ildo horretan, epe ertainera begira, "tasatutako salneurria" izango luketen etxeak eraikitzeko asmoa iragarri dute. Gaur egun, Legediak jarritako baldintzetatik kanpo geratzen diren lagunek eskuratu ahal izango lituzkete horiek. Izan ere, azaldu dutenez, Sopelako bikoteen herenak babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko ezarritakoa baino ditu gehiago irabazten du urtean, baina merkatuan daudenak erosteko baino gutziago. "Euren aukeren araberako etxebizitza izateko laguntza eskuratzeko eskubide osoa daukate. Hala ere, Etxebizitza Sailak ematen dituen aukeretatik kanpo geratzen dira", adierazi dute.