Ekonomia 2004-07-05 22:59

Langile bat zauritu da Gorlizen aldamio batetik lurrera erortzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Langile bat zauritu da gaur eguerdian Gorlizen lanean ari zela, bi metro eta erdiko altueran zegoen aldamio batetik lurrera erortzean, DYAk jakinarazi duenez. Lan istripua 12:55ean gertatu da, Gorlizko Itxas Bide kalean, argitu gabe dauden arrazoiengatik langilea erori denean. DYAren anbulantzia bat ezbeharraren tokira joan da eta Gurutzetako Ospitalera eraman du zauritua, Bilboko auzokidea den 27 urteko A.U.C. gizonezkoa, alegia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa