Belén Greaves Bizkaiko Kultura Saileko diputatuaren iritziz, "udal, eskualde eta lurralde mailan politikak eta gestioak optimizatzearen bitartez hiritarren bizitza kalitatea eta ongizatea kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzea da" azken helburua. Hobekuntza hori, gaineratu duenez, ditugun eskaintzak, programak, erabilera eta instalazioak zehazki ezagutuz bakarrik da posible hobekuntza".
Deustuko Unibertsitateko Aisialdiaren Ikasketen Institutuko profesionalen talde batek egina da lana, eta formato bikoitzean editatu da. Alde batetik, liburua kaleratu da, lurralde osoko hobekuntzarako azterketa, diagonostiko eta proposamenak eginez; bestalde, CD-ROMa burutu da, eskualde bakoitza zehazkiago aztertuz.
Ikerlana gaur aurkeztu zaie, Eudelen egoitzan, Bizkaiko udalerrietako alkate eta kultura arloko arduradunei. Greavesen esanetan, "beren herrietan ez ezik, ingurukoetan zer dagoen jakin dezaten" egin da lana, eta baita "hobekuntzarako eta hobeto aprobetxatzeko aukerak ezagutzeko" ere. Halaber, datorren udazkenetik aurrera, datu-base hau Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean egongo da eskuragai.