Metroko zaintzaileek emandako kolpeengatik, bi anai erandioztar daude ospitalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 5a, 23:00

Metroko segurtasun-zaintzaileek eragindako zauriak direla eta, Basurtoko ospitalean ingresatu behar izan zituzten atzo goizaldean Erandioko bi anai. Etxera zihoazen lagunekin 25 eta 27 urteko R. eta J.F.T. gazteak, Bilbon ezkongai agurra ospatu ostean.

Goizaldeko zazpi t'erdiak aldera, Abandoko geltokian sartu zen lagun taldea eta bertan metroa hartu zuten. Metro Bilbaoko iturriek jakinarazi dutenez, debekatuta dagoen arren, "bagoi barruan zigarroak erretzen eta argazkiak ateratzen hasi ziren" gazteak. Orduan, garraiobide publiko horretako arauak errespetatzen ez bazituzten, jaitsi egin beharko zutela ohartarazi zieten segurtasun-zaintzaileek. Lehendabiziko tira biraren ostean, metrorik atera eta gainbegiralearengana abiatu ziren kexa aurkezteko. Metro Bilbaoko iturrien arabera, gazteetako bat kexa-liburua bereganatu zuenean hasi ziren segurtasun-zaintzaileak zartakoak ematen.

Salaketen zain

Gertatzen ari zenaz ohartarazita, Hurtado de Amezaga kalera hurbildu zen Ertzaintzaren patruila bat. Bertan segurtasun-zaintzaile biak eta gainontzeko guztiak identifikatu zituzten polizia agenteek, baita lekukoei deklarazioa hartu ere. Egotekotan, bi aldeek aurkeztutako salaketak noiz jaso dago Ertzaintza, Barne Sailak adierazi duenez. Bitartean, gertatutakoa argitzeko ikerketa abian jarri duela adierazi du Metro Bilbaok.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun