Muruetaren abokatuak adierazi duenez, ez du esan nahi berez Frantzian zigor osoa bete arte ezin izango dutela Urtzi Espainiara eraman, gaur eguneko legediarekin aukera hori beti zabalik gelditzen da-eta.
Mobilizazioak
Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoan jakinarazi duenez, Larrabasterran uztail eta abuztuko ostegun guztietan elkarretaratzea egingo da 20:00etan, "Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean. Algortan egunero egiten da enkartelada (lanegunetan) eta Berangon astean behin.
Urtzi Murueta (Leioa) Espainiara entregatzeko erabakia hartu du Frantziako epaitegiak, Madrilgo Audientzia Nazionalaren euroaginduari erantzunez. Entregatu aurretik Frantzian betetzen ari den 6 urteko espetxe zigorra bete beharko du ordea. Apelazio Auzitegiak erabaki berdina hartu du Oskar Zelarain eta Gorka Palacios euskal preso politikoen kasuan ere: Frantzian duten espetxe zigorra bete ondoren Espainiara entregatuko dituzte.