Leioako PPko bozeramaleak hartuko du Iturgaizen lekua Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 6a, 20:51

Ignacio Gamero Leioako Udalan PPko bozeramalea denak hartuko du Carlos Iturgaiz EAEko popularren presidentearen tokia Eusko Legebiltzarrean. Europako Hauteskundeetan jezarlekua eskuratu ostean, ekainaren 30ean utzi zuen Gasteizen zeukan kargua Iturgaizek.Datorren kurtso politikoaren hasieratik aurrera, zinegotzi eta legebiltzarkide karguak aldi berean beteko ditu Gamerok.

Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, orain dela zortzi urtetik da Leioako PPko zinegotzi eta bozeramale Ignacio Gamero. Zuzenbidean eta Informazio Zientzietako Publizitate adarrean lizentziatua, 38 urte ditu eta ezkonduta dago.

Berak adierazi duenez, legebiltzarkide akta noiz hartu "irrikitan" dago eta "Europar Hauteskundetan PPri botua eman ziotenei hutsik ez egitea" espero du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun