Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 6a, 21:11

Gaztetxe berria egiteko asmoz, Algortako gazteek Aixerrotara bidean hartua zeukaten etxearen eraisketaren aurka agertu da gaur Bizkaiko Gazte Abertzaleak erakundeak. Halaber, elkartasuna adierazi die bertatik kanporatutako lagunei.

"Gazteentzako, gazteek eurek kudeatzen dituzten lokalen deuseztapenaren aurkako jarrera adierazi nahi dugu. Gazte hauek, Udalak egiten ez dituen hainbat ekintza burutzen dituzte eta tabernen aurrean alternatiba bat suposatzen dute", azaldu du GAk prentsa ohar bidez.

Bizkaiko GA erakundeak autogestioa eta udalek eskaintzen dituzten jardueren aurrean osagarriak diren ekimenak defendatu ditu, "beti ere, ingurunearentzat eta auzotarrentzat arazorik ez dakartenean".

"Batzuek 'kontrolik gabeko elementutzat' jotzen dituzte gazte horiek eta desagertarazi egin nahi dituzte. Kanporatutako gazte horiek ekimena duten gazteak besterik ez dira eta deuseztapen politika horren kontra agertzen gara", diote GAkoek.

Gaiaren inguruko berriak:

San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)

Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)

Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)

Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun