San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uztailaren 6a

Pasa den ostiralean, Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak abian jarritako muga gabeko kanpaldia eteteko "berehalako neurriak" hartzea eskatu die gaur Getxoko Gobernu Batzordeari eta Iñaki Zarraoa alkateari Marisa Arrue PPko bozeramaleak. "Joan den astean hartua zeukaten eraikinetik kanporatuak izan ziren berberak dira San Nikolasen kanpatuak dauden gehienak. Eta oraingoan, udalerriko beste gune batetara joan dira plaza batez jabetzera", adierazi du Arruek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun