Pertsona bat zauritu da Urdulizen hiru autok elkarren artean talka egitean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 8a, 14:41
Pertsona bat zauritu da gaur goizean Urdulizen hiru autoren artean gertatu den istripuaren ondorioz, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Ezbeharra 9:00etan gertatu da BI-634 errepidean, Butroiko bidegurutzean, argitu gabe dauden arrazoiengatik autoek talka egin dutenean.
Kolpearen ondorioz, gutxienez pertsona bat zauritu da. Gainera, Urduliz norabiderako bidea etenda gelditu da, istripua izan duten autoak bertan zeudelako, eta errepidean olio-orbana zegoelako. Horren ondorioz, arazoak egon dira zirkulazioan eta Ertzaintzak trafikoa bideratu behar izan du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun