Hilabete eskasean Algortan, Leioan, Castron eta Lareron indarrez tira eginda burututako sei lapurreten ustezko hiru egileak atxilotu ditu Getxoko Udaltzaingoak. Horietako bi adin txikikoak dira, bakoitzak 16 urte baitu. Hirugarrenak, berriz, 20 urte ditu. Guztiak dira Trapagarango auzokideak.
Ekainaren 25ean, Algortako Konporte kalean indarrez tira eginda izan zen lapurretaren ondoren argitu ditu gertaerak Getxoko Udaltzaingoak. Abian jarritako zelatatze operazioaren ondorioz, autobian atxilotu zituzte hiru gazteak. Egun berean Leioan izan zen antzekio beste lapurreta batekin zerikusia dutela jakin zen ondoren. Horretaz gain, ekaina erdialdean Castron eta Laredon gertatutako beste lapurreten ustezko egileak dira, ikerketen arabera. A.E.L. 20 urteko gaztea epailearen esku utzi dute. Besteei dagokionez, gurasoei eman diete gertaeren berri eta Adin Txikikoen Fiskaltza arduratuko da diligentziez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.