Afrika Bibang algortarrak eta bere taldeak "Entzun" lehenengo diskoa aurkeztuko dute bihar berangoztarrei. Hala ere, aurretik herriko bi talde entzuteko aukera egongo da, Idiliar eta Patada en la papada alegia. Kontzertua 22:00etarako dago iragarrita, udaletxe alboan dauden Elexaldeko zelaietan. Hain zuzen ere, euskara sustatzeko ekimenen barruan antolatu du Berangoko Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!