Asteazkenetik aurrera ezin izango da Aldapa, Zubileta eta Fadurazon aparkatu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 9a, 19:16
Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, uztailaren 14tik aurrera aparkatzeko debekua ezarriko da Algortako Aldapa, Zubileta eta Fadurazo kaleetan. Izan ere, horien urbanizazioa egiteko proiektuan jasota dauden obrei hasiera emango diete egun horretan, asfaltatzeko lanei hain zuzen ere.
Besteak beste, seinalei kasu egiteko eta, egon daitezken eragozpenak direla eta, barkamena eskatu dute udal arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun