Saharako umeak Gorlizera heldu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 10a, 16:51

Gure artean dira dagoeneko Said, Mohamed Lamin, Tfarrah, Saleh eta Molud, Gorlizen eta inguruko herrietan oporrak igarotzeko asmoz. Uztailaren 2an eta 3an heldu ziren kanpalekuetatik Gorlizera. Fronte Polisarioak antolatutako "Oporrak bakean" programaren baitan ekarri ditu Gorlizko sahararren aldeko taldeak, Udalarekin elkarlanean, hartu dituzten familien ezinbesteko laguntza ahaztu barik. Opor zoriontsuak eta osasuntsuak opa dizkiegu eta gure artean neba-arrebak bezala hartuko ditugu. Ondo pasa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun