Ez dut ulertzen zer dela eta baten batzuk sorosleen lana bete nahi duten SOS postuak gutxietsiz.
Kontua da, astelehenean (uztailak 5) 112ra deitu zuela pertsona batek Barinatxe hondartzako eskuinaldean gizon bat arriskuan zegoela eta sorosleak euren postutan ez zeudela esanez.
Sorosleak bazeuden hondartzan, eta hauetariko bat uretara sartu zen, surf oholarekin, gizona zegoen tokiraino. Soroslea heldu zenean, igerilaria nekatuta zegoen, baina pixkanaka bera bakarrik atera zen uretatik.
Noiz utziko ditu sorosleak bakean jendeak euren lana egin dezaten? Horiek ere sorosleak izan nahi dute ala? Sorosleak euren lana egiten badakite! Nora helduko ote gara horrela jarraitzen badugu?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.