Bi emakumeren kontra egindako erasoen ustezko egilea atxilotu zuen atzo Algortan Ertzaintzak. Hain zuzen ere, polizia autonomoko iturriek jakinarazi dutenez, maitzaren 9an emakume bati eraso egiten saiatu zen gaztea, aipatutako Getxo udalerriko auzoan. Laguntza eske hasi zen andrea eta ihes egin zuen erasotzaileak. Handik hogei minutura, beste emakume baten aurka jo zuen, azken hura sexualki erasotuz. Poltsa lapurtu zion ere bai. Bi emakumeek salaketa jarri zuten, eta atzo goizean, zein zen jakin zutenean, T.M. 22 urteko errumaniarra atxilotu egin zuten. Epailearen aurrera eraman zuten arratsaldean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.