Zauritutako marrazoa agertu da Azkorriko uretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 10a, 17:34

Antza, "erraldoi" espeziekoa zen marrazoa (Cetorhinus maximus) agertu da gaur Azkorriko hondartzako uretan, Getxon. Arriskutik ez zeukan arren, bertan bainua hartzea galarazi dute sorosleek. Europa Press-eko iturrien arabera, lekukoek adierazi dutenez, goizeko 10:00ak aldera agertu da hiru metro luzeerako marrazoa, kostaldetik metro gutxira. Animaliak zauriak zituen, seguru asko arrantzarako sareek egindakoak. Bi ordutan itsartzetik igerian egon ondoren, desagertu egin da marrazoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun