Oraingoa kendu eta wi-fi antena berria jarriko dute Sopelako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 12a, 20:28

Sopeloztar guztiei aurkeztu zitzaien egunetik hilabete batzuk pasa ondoren, wi-fi sarearen gaineko lehenengo balantzea egin du Sopelako Udalak. Hondartzari dagokionez "primeran ibili da" Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo arduradunak baieztatu duenez. Hala ere, ezin da gauza bera esan udaletxe ondoko antenari dagokionez. Hori dela eta, antena berria jarriko dute potentzia hirukoizteko, zinegotziak azaldu duenez. “Horrela hasieran markatutako helburuak lortuko omen ditugu” esan du Ibarrak.

Wi-fi sareak kablerik gabe Interneten sartzeko aukera ematen die erabiltzaileei, eta gainera datuak abiadura handiz igorri daitezke, soilik ordenadore portatila edota PDFa erabiliz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun