Zulo berriak agertu dira Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 12a, 20:58

Europa Press agentziak jakinarazi duenez, zulo berriak agertu ziren atzo Getxoko Kirol Portuko zoladuran. Arlo teknikoko aparkalekuetarako sarbidea behera etortzea eragin dute. Gainera, hirugarren aldia da jada kirol portuko gune horretan zuloak agertzen direna.

2001eko apirilean eta orain dela hiru hilabete ere zuloak agertu ziren Getxoko Kirol Portuko zoladuran. Metro bateko diametroa daukate.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun