Enplegu Plana garatzen ari dira Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 12a, 21:23

2005ean indarrean sartuko litzatekeen enplegu-plan berria prestatzen dihardu Erandioko Udalak. Hain zuzen ere, emakumeak eta oinarrizko errenta jasotzen duten auzotarrak laneratzea izango litzateke egitasmoaren helburua. Horretaz gain, inguruko enpresek behar dituzten langile-profilaren arabera, egokia den trebakuntza emango diete langabetuei.

Udal arduradunek azaldu dutenez, gaur egun Erandion enplegu-planik ez egoteak ez du esan nahi herrian langabeziari aurre egiteko neurririk hartzen ez denik. Izan ere, urteko hasierako sei hilabetetan, 700 lagunei arreta egin die Erandioko Behargintzak. Orain, urrian abiatuko diren trebakuntza egitasmoak prestatzen dabiltza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun