Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 13a, 20:12

Okupazioaren alde, Algortako San Nikolas plazan kanpaturik zeuden gazteak Ertzaintzak bota izana gaitzetsi du Bizkaiko Gazte Abertzaleak taldeak, Eusko Alkartasuna alderdiko gazte erakundeak alegia. Algortako Gaztetxea egiteko Aixerrotara bidean zegoen etxea eraitsi zutenean ere, horren aurka agertu zen GAek, eta bertatik kanporatutako gazteei elkartasuna adierazi zien.

Prentsa oharra kaleratu zuen Bizkaiko GAek Aixerrotako etxea bota zutenean:

Bizkaiko GA Algortako Gaztetxearen huste eta erraustearen kontra (2004 Uzt 06)

"Bizkaiko Gazte Abertzaleak Algortako Aixerrota inguruan kokatuta zegoen Gaztetxearen huste eta erraustearen kontra agertzen da eta bertatik kanporatutako gazteekin bere elkartasuna adierazi nahi du.

Gazteentzako gazteek kudeatzen dituzten lokalen deusezpenaren aurkako gure jarrera adierazi nahi dugu. Gazte hauek Udalak egiten ez dituen hainbat ekintza burutzen dituzte eta gazteentzat tabernen aurrean alternatiba bat suposatzen dute.

Bizkaiko Gazte Abertzaleak erakundetik autogestioa eta udalek eskaintzen dituzten aktibitateen aurrean osagarriak diren ekimenak defenditzen ditugu. Betiere, ingurunearentzat eta auzokoentzat arazoak sortzen ez dituztenean. Batzuek “kontrolkanpoko elementu” tzat jotzen dituzte gazte hoiek eta desagertarazi nahi dituzte, kanporatutako gazte hoiek ekimena duten gazteak besterik ez dira eta deusezpen politika horren kontra agertzen gara."

Gaiaren inguruko berriak:

San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz (2004 Uzt 13)

San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk (2004 Uzt 06)

Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea (2004 Uzt 06)

San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)

Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)

Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)

Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun