Bertsolaritza Getxoko eskola eta ikastoletan - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 13a, 23:01
Eskeini zidatenean bertsolaritza irakastea Getxon ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nuen. Erronka handia izan da niretzat, baina uste dut merezi izan duela lanak.
Lan asko egin behar izan dut, baina uste dut ALBEk (Algortako Bertsolari Eskola) eta Getxoko Euskara Zerbitzuak markatu genituen helburuak bete egin direla. Batez ere ikusi dute Getxon bertsolariak badaudela eta eurak ere eskuragarri dutela Ikasleek bertsolaritza gertutik ikasi dute, UK aldizkarian atera dira, antzerkiak bertso bidez egin dituzte, Euskal Egunean parte hartu zuten, euren eskolatan plazaratu dituzte bertsoak, barre algara itzelak bota, ... Ikusten duzuenez, sei hilabete hauetan gauza asko egiteko beta eduki dugu.

Proiektu honetan jende asko egon da sartuta.Artikulu honen helburua pertsona horiei nire eskerrik beroenak ematea da. Batez ere nire ondoan egon diren irakasleei: Elisabeth, Isabel, Lourdes, Marije, Itxaso, Ana, Argentina, Arantza, Pili, Sorkunde, Nekane eta Olgari. Zuen laguntza barik, hau ezingo zen aurrera atera. Beti egon zaretelako hor, nire atzetik, ia zeozer behar nuen, umeak kontrolatzen, laguntza eskaintzen dena ondo atera zedin. Joxi Arakamari ere. Euskara Zerbitzuaren ideia izan zelako bertsolaritza eskola eta ikastoletan eskaintzea. Joseba Santxori (ALBEko arduraduna), nire kezka guztiak entzun eta argitu dituelako. Nola ez, ALBEko gaztetxuei, alde batetik bestera eraman zaituztedalako eskoletan bertso-saioak egiten. UK aldizkariko Asier eta Jokin, zorabiatu zaituztedalako argazkiak eta artikuluekin.

Orrialde asko beharko nituzke izen guztiak sartzeko, baina nahiz eta azkenak izan, zuek zure zarete garrantzitsuenak: Erromo, Gobela, Zabala, Zubilleta eta San Nikolaseko ikasleak. Nire “txapa” guztiak entzun dituzue txintik esan gabe. Askota gorritu nauzue kale erdian “Nahikari bota bertso bat!” oihukatzen. Merezi izan du. Badakizue azken egunean malkoren bat ere isuri nuela. Denbora asko pasatu dugu elkarrekin eta momentu onak ez dira sekula ahazten. Denaren gainetik gauza batekin geratuko naiz, niretzat gehien balio duena: zuen maitasuna eta laguntasuna eman didazue. Asko zor dizuet, baina bukatzeko azken mesedea eskatu dizuet (lasai, ez da beste zortziko txiki bat): ez galdu sekula bertsoaren trena!

Bihotz-bihotzetik mila esker danori!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun